XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

1. SARRERA

Azterketa lan honen helburua, gaztelaniaz idatzitako prentsak Hego Euskal Herrian eta herrialde bakoitzean duen zabalkundearen xehetasunak ezagutzea da.

Honetarako, 1996. urteko datuetan oinarritu gara.

Gaztelaniaz 1.Euskaldunon Egunkaria, Avui, El Punt, Segre, El 9 Nou, katalanezko El Periódico de Catalunya etab idatzitako prentsan ez dugu sartzen katalanez eta galegoz idatzitako egunkari edo aldizkaririk. Euskarazkorik ere ez, noski.

Hego Euskal Herriko (HEHko) Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroako lurraldeetan zabaltzen diren egunkariak eta aldizkariak kontuan hartu ditugu.

Lan honen metodologia eratzeko, Bartzelonako Unibertsitate Autonomoko Informazio Zientzietako Fakultateko irakasle den Rosario de Mateoren liburuaz 2. ROSARIO DE MATEO, Periodismo empresarial: El consumo de prensa escrita, análisis de caso. MITRE, Barcelona 1984 baliatu gara.

Ikertu nahi ditugun xehetasunen artean daude: egunero, astero eta hilabetero edo bakanago argitaratzen diren aldizkarien egoera; argitalpen horiek zeintzu diren eta biztanleen proportzioan duten zabalkundea.

Guk eraman dugun prozesua honako hau da:

Hasteko, gaztelaniaz idatzitako prentsa zerrenda identifikatu, ondorengo lau pauso hauek jarraituz:

1. OJD 3 OJD Oficina de Justificación de la Difusiónren kontrolean dauden argitalpenak izan ditugu oinarri.

2. OJDren kontrolean dauden argitalpenen artean, estatuan 50.000 aletik gorako zabalpena dutenak bereiztu.

Horrenbeste aleko zabalkundea ez izan arren, Nafarroako Foru Erkidegoan edo Euskal Autonomia Erkidegokoan argitaratzen direnak izanez gero, hauek ere kontsideratu ditugu.

3. Azterketako eremu bezala hartu ditugun lau herrialdeetako batean 4.000 aletik gora edo lauren artean 10.000 aletik gora banatzen direnak ere kontuan hartu ditugu.

4. Gainerakoak alde batera utzi ditugu, jarritako irizpideetan ez direlako sartzen.

Beraz, garbi izan behar dugu azterketa honetan kontuan hartutako prentsa baino gehiago iristen dela HEHra.

Ez ditugu aintzakotzat hartu ale gutxi zabaltzen dituztelako; edo noizean behingo hartzaileak izanik, jarraipenik gabekoak direlako.

Gure azterketarako ez ditugu adierazgarritzat jo.

HEHan argitaratu arren OJDren kontrolean ez dauden aldizkariak ere alde batera utzi ditugu.

Egunkariei dagokienez eta baieztapen bila, zabalkundeari buruzko OJDren datuak, CIES4. CIES Centro de Investigaciones y Estudios Sociológicos.en irakurleriari buruzko datuekin alderatu ditugu.

Lehen partean, lau herrialdeetan zabaltzen direla identifikatu ditugun argitalpenak bateratu egin ditugu, HEHko zabalkundea lortuz.

Beste aldetik, prentsa horrek berak gaztelaniazko eremu osoan 5. Zabalkunde osoa esaten dugunean, gaztelaniaz hitzegiten den lurralde guztietan zabaltzen diren aleak dauzkagu kontuan, nahiz estatuan zabaldu, nahiz estatutik kanpo duen zabalkundea hartu dugu.